top of page

momentu bereziak

elkarrekin bizi eta iruditan gordetzea ederra delako

Haizea. Asier eta Oihane 2023.03.28-203.jpg

Telefonoko bideo eta argazkiek gure telefonoetako memoriak betetzen dituzten garai honetan, askotan gertatzen zaigu, irudi hori gordetzearen arduraz, momentuan bizitzen ari garena topera bizitzen ez egotea. Mobila ateratzeak, momentuan bizitzen ari garena moztu egiten du eta irudi hori ateratzearen menpeko egiten gaitu.

Momentua topera bizi, elkarrekin jolastu, elkar gozatu eta familian ondo pasatzeko tarte bat hartzea da nire argazki saioetan proposatzen dizuedana.

 

Mendi buelta bat, sukaldaldaritzako errezeta bat,... Familia osoak elkarrekin egingo duen ekintza bati tartea ematea momentua elkarrekin gozatuz eta hori iruditan gordeta gelditzea nire esku utziz.

Haurdunaldia bizitzako momentu oso berezi eta efimeroa da.

Emakumezko batzuk beraien bizitzetan ilusioz eta gogoz bizitzea erabakitzen duten experientzia eder bezain gogorra kasu batzuetan. 

Gorputza asko aldatzen da hilabete batzuetan barruan bizi berri bat (edo gehiago) sortzeko. Hori dela eta, haurdunaldiko argazki saioak eta momentu honetatik ateratzen diren argazkiak oso bereziak izaten dira.

Haitz web-33.jpg
Aiue. Ainhoa eta Peio. 2020.07.28-155.jpg

Bizitza berri batek, ingurukoen bizitzak guztiz aldatzen dituen unea. Hori izan ohi da jaio berri bat munduratzen den unea.

Sabeletik atera eta dena da berria! Jaio denarentzat eta ingurukoentzat, hauek ere beraiek bizitzeko modu berri bat eraikitzen hasi beri dira. 

Momentu berezietan berezia den hau iruditan gordetzea ederra izaten da. Plazer haundi bat niretzat zuen etxeko goxotasunean, berotasunean, maitasunean batu eta betirako oroigarri izango direnak nire begiradatik jasota uztea.

Ezkontzak

Ospakizunerako eguna.

Bikotean, familian, lagunekin... ondo pasatu eta elkarrekingozatzeko eguna izaten da ezkontza eguna.

Egun osoan zehar gertatzen joango diren momentu berezietan jasotako iruditako irudien bitartez eguneko istoria jasota uztea izango da nire lana. Eguneko urduritasun, irribarre, negar, besarkada, dantza, muxuak ...jasoko dituzten argazkiak zuentzat ateratzea.

Alvaro eta Leire 07.09.2019-179.jpg
bottom of page