top of page

   Haurdunaldi saioak      

Haurdunaldia, bizitzako momentu oso berezi eta efimeroa da.

Emakumezko batzuk, beraien bizitzetan ilusioz eta gogoz bizitzea erabakitzen duten experientzia eder bezain gogorra kasu batzuetan. 

Gorputza asko aldatzen da hilabete gutxian, barruan bizi berri bat (edo gehiago) sortzeko.

Hori dela eta, haurdunaldiko argazki saioak eta momentu honetatik ateratzen diren argazkiak oso bereziak izaten dira.

0V7A3693.jpg

Nola egingo dugu?

Momentua gozatzera goaz

Argazkietako protagonista nagusia, mundura etorriko den txikiaren sorlekua izango da, hau da, ama eta bere sabela.

Argazkiak amaren nahi eta beharrak kontutan izanik ateratzea izango da nire helburu nagusia.

Beti ere ahalik eta modu naturalenean.

Non egingo dugu?

Zuk aukeratzen duzun tokian

Etxeko goxotasunean edo naturan, argazki saioa, zuretzat edo zuentzat berezia den toki baten egitea izaten da nire proposamena. 

Maule. Irati eta Gorka-152.jpg
Jessica&Luismi-167.jpg

Noiz egingo dugu?

Egunsenti edo iluntze baten

Naturan egiten dugun kasuetan, iluntze eta egunsentiko argitasuna oso berezia da niretzat eta oso gustoko dut.

Lehenengo haudunaldia denetan, argazkiak egunsenti edo iluntze baten ateratzea proposatzen dizuet. Horretarako, egunsentia baino lehenxeago edo iluntzea baino pare bat ordu lehenago gelditzen gara.

Aurrez familian beste haur bat dagoenetan, normalean familia saio bat bezala izaten da.

Zer jasoko duzue?

Argazki sorta digitala

Argazki saioaren prezioan, saioan zehar atera diren 50 argazki inguruko sorta digitala sartzen da. Ez 5 edo 10 eta gero gehiago erosteko aukera.

Plataforma digital bateko galeria pribatuan argazkiak sorta kalitate altuan, markarik gabe, koloretan eta hauetako batzuk zuri beltzean izango dituzue.

Luken.Unax.Maialen eta iker 2021.02.15-266.jpg
Nora zain 2021.05.03-155.jpg

Argazkiak paperean 

Albuna

Saioko argazkiekin albuna egiteko aukera ere badago noski. 

Merkatuan albun aukera asko daude eta nik horietako bat proposatzen dizuet.

20x20 tamainakoa,

10 orri gogorrekin eta linozko tapekin.

Lehenengo maketazio proposamen bat egingo dizuet eta oinarrizko horretan aldekatak egiteko aukera izango duzue.

Zuek aukeratutako koloredun tapekin eta logoarekin eskatuko dugu inprentara.

bottom of page