top of page

Ni, orain, hau naiz!

Norberari esatea, norberak sentitu eta ikustea, ikastea

edota mundu osoari erakusteko gai izatea ederra delako

​

5F1A4802.jpg
ni insta-9.jpg

Ni neu

Autoezagutzarako, norbere burua, ditugun limiteak, gorputza...

gehiago ezagutzeko, onartzeko... modu desberdinak aurki ditzakegu. Lanketa desberdin asko egin ditzakegu. Aukera asko daude gaur egun.

​

Adibidez, ispiluaren aurrean jarri eta gure gorputzari begiratzea. Gure orbanek, zauriek (zikatrizek), hasitako azalak, ximurrek, begizuloek, ilerik gabeko atalek... zer bizi izan duten, zer kontatzen diguten hausnartzea...

​

Gure biziari lekua ematen dion hezur eta azalezko egitura honek,

gure gorputzak, hainbeste esan dezake gutaz...

Hainbeste irakatsi ahal digu gutaz...

gugan esperimentatu eta bizi izan dugunaz.

Bizitzen ari garenaz.

​

Edozein gorputz da gure izatearen, nahien,

beldurren, pasatakoen, ilusioen ...erreflejo bat.

​

Kamara aurrean jartzea,

autoezagutzarako beste ariketa bat izan daiteke.

​

Argazki saioaren momentuan beste pertsona baten aurrean jartzea eta bere begiradatik ikusten uztea ariketa pertsonal sakona izan daiteke eta hortik ateratzen diren irudiak eskuartean izatea, norbera ikustea eta aztertzea...sortzen diren emozioei lekua egitea, ariketa eder bezain potentea izan daiteke gutako bakoitzarentzat.

​

Urte askoan zehar pertsona asko beraien bizitzako momentu berezi askotan erretratartu eta gero, prest eta gogotsu nago, zuretzako berezia izan daitekeen argazki saio hori, errespetu eta goxotasun handiz, zurekin batera esperimentatzeko.

Alex. Jess y Miriam 08.02.2024-9.jpg

Ni amatasunean murgilduta

Amatasuna bada izaki bizidun gisa, izakiaren bizitza

guztiz markatzen duen ekintza.

​

Gizartea, familia... sinismenak, baldintzak...

Ama izan nahi edo ezaren hausnarketak...

Bakarrik, bikotean, komunitatean... izan beharraren erabakiak.

​

Haurdunaldi test positibo bat

eskuartean izaterainoko momentuak.

 

Haurdun zaude!

Bizi berri bat sortzen ari zure barruan.

Haurdunaldiko etapak! Pozak, zalantzak, ilusioak eta beldurrak!

Galerak! Odol isuriak! Sabel barruko mugimenduak! Taupadak!

Hormonak! Gorputzean aldaketak!


 

Erditzea.

Etxean, ospitalean...

cesarea, natural, epiduralarekin...

bañeran, lau hankatan!

Bizi berri bat eskuartean etxeratzen direnak.

Jaio eta gutxira gorputza uzten duten arimak. Galerak!

Eta amaren gorputzean aldaketak!

 

Ama bakoitzak zein amatasuneko momentuek, etapak...

izan ditzakete nahi eta behar desberdinak.

​

Nire esperientziatik, horietako edozein akonpainatzeko eta etorkizunerako iruditan jasotzeko prest nago,

irudi horiek, bertan agertzen diren pertsonentzat

edota beraien ingurukoentzat lagungarri izango direlakoan.

Alex. Jess y Miriam 08.02.2024-9.jpg
0B2A0422.jpg
0B2A0422.jpg

Ni sortzaile!
Nire sormenen egilea

Zer da munduari eskaintzeko daukazuna?

Zein da zure lana? Zer sortzen duzu besteei eskaintzeko?

​

Burua, ikusmena, usaimena, eskuak(ukimena), dastamena...

Zentzumen guztiak martxan jartzen dira zerbait sortzen dugun bakoitzean.

 

Eta sortzen gabiltzan momentu horretan bizi ditugun emozioek eta sentipenek, guztiz eragiten dute

gure hurrengo sormenetan eta sortze prozesuetan.

​

Irudien bitartez erakutsi nahi izaten dugu gure produktu bat, saldu nahi dugulako, besteen onespena jaso nahi dugulako... dena delakoa.

Eta erakutsiko bagenu gure lan egiteko modua, sortze bidea...

geure izaera eta geure burua?

​

Eskaintzen dugun horrek, eta kontsumitu nahi dutenak,

zenbat dauka produktu horrek guretik?

Nor edo zer da kontsumitu nahi dutena?

Nor da produktu horren egilea?

Nork jarri du hazia?

Nork eman dio forma?

 

Erosten dutena, jasotzen dutena, produktua...

berdina litzateke, sortzailea zu ez bazina?

Erakutsiko diogu munduari nor zaren?

Nondik eta nola sortzen duzun?

​

Zuretzat, sortzaile bezala, pertsona bezela, zu zeu

zein zure sortze prozesua gehiago ezagutzeko balio dezaketen

eta zure web orrirako, sare sozialetarako...

baliogarriak izan daitezkeen irudiak sortuko ditugu.

 

Esperimentatuko dugu elkarrekin?

bottom of page