top of page
Gilen.Lea.Arkaitz eta Enara Z&B 2022.02.10-42.jpg

   Jaio berri saioak           

Bizitza berri batek, ingurukoen bizitzak guztiz aldatzen dituen unea, hori izan ohi da jaio berri bat munduratzen den unea.

Sabeletik atera eta dena da berria! Jaio berri dena eta ingurukoak, denak bizitzeko modu berri bat eraikitzen hasi behar dira. 

​

Momentu berezietan berezia den hau, iruditan gordetzea ederra izaten da.

Plazer haundi bat izaten da niretzat zuen etxeko goxotasunean, berotasunean, maitasunean batu

eta betirako oroigarri izango direnak nire begiradatik jasota uztea.

​

Vega.Martin.Javier&Joana_-164.jpg

Nola egingo dugu?

Goxotasun eta maitasun handiz

Haurraren beharretara egokitutako saioa izango da. Giro familiar eta goxoan. 

​

Hori dela eta, ohikoa izaten da, argazki saioak 2-3 ordu tartean irautea.

 

Argazki batzuk haurrari bakarka aterako dizkiot eroso egotea lortzen dugunean eta gainontzean familiako kideekin argazkiak ateratzen arituko naiz. 

Non egingo dugu?

Zuen etxean edo zuen espazio seguruan

Haurra jaio denetik familian gertatzen diren aldaketa guztiak kontutan izanda, argazki saioa familia lasai eta eroso sentitzen den tokian egiteari ematen diot garrantzia.

Eta toki hori normalean familiaren bizilekua izan ohi da, beraz, ni izaten naiz zuen etxera gerturatzen dena.

​

Etxearen berotasunean egingo dugu beraz argazki saioa.

Ioanes. Izaro eta Andoni 2022-75.jpg
Mara.Ximun.Igone eta Toki 2020.05.26-98.jpg

Noiz egingo dugu?

Haurrak 10-12 egun dituenean

Egunak pasatu ahala, haurraren loa ez da hain sakona izaten. Arroparen babesera ohitzen da, koliko gehiago izaten ditu... hainbat arrazoigatik gomendatzen dugu argazkilariok, argazki saioa haurrak 10-12 egun dituenean egitea.

Zer jasoko duzue?

Argazki sorta digitala

Argazki saioaren prezioan, saioan zehar atera diren 50 argazki inguruko sorta digitala sartzen da. Ez 5 edo 10 eta gero gehiago erosteko aukera.

​

Plataforma digital bateko galeria pribatuan argazkiak sorta kalitate altuan, markarik gabe, koloretan eta hauetako batzuk zuri beltzean izango dituzue.

5F1A5938.jpg
Unax_Laia.Andoni eta Olatz 2022-104.jpg

Argazkiak paperean 

Albuna

Saioko argazkiekin albuna egiteko aukera ere badago noski. 

Merkatuan albun aukera asko daude eta nik jaio berri saioetarako pixka bat berezia den bat proposatzen dizuet.

​

30x30 tamainakoa,

10 orri gogorrekin eta lihozko tapekin.

Egurrezko kutxa baten jasoa.

​

Lehenengo maketazio proposamen bat egingo dizuet eta oinarrizko horretan aldekatak egiteko aukera izango duzue.

Zuek aukeratutako koloredun tapekin eta logoarekin eskatuko dugu inprentara.

bottom of page