
Familia saioak
Telefonoko bideo eta argazkiek gure telefonoetako memoriak betetzen dituzten garai honetan, askotan gertatzen zaigu, irudi hori gordetzearen arduraz, momentuan bizitzen ari garena topera bizitzen ez egotea. Mobila ateratzeak, momentuan bizitzen ari garena moztu egiten du eta irudi hori ateratzearen menpeko egiten gaitu.
Momentua topera bizi, elkarrekin jolastu, elkar gozatu eta elkarrekin ondo pasatzeko tarte bat hartzea da nire argazki saioetan proposatzen dizuedana.
Mendi buelta bat, sukaldaldaritzako errezeta bat,... Familia osoak elkarrekin egingo duen ekintza bati tartea ematea. Modu honetan argazki naturalak aterako dira.
Nire ardura izango da, nire begiradatik, argitasunarekin eta konposizioekin jolastuz, betirako gogoratuko duzuen momentu eder hori iruditan gorde eta jasotzea.

Nola egingo dugu?
Momentua gozatzera goaz
Erreportaia bi zatitan banatu dezakegu.
Etxean hasi dezakegu saioa, zuen terrenoan. haurrak batzuetan erosoago sentitzen dira etxean hasita gune ezagun eta seguru batean ezagutzen nautelako.
Eta behin elkar ezagututakoan, etxetik atera eta naturan murgildu gaitezke beste tarte batez.
Non egingo dugu?
Zuentzat berezia den toki batean
Zuek zarete argazki saioko protagonistak. Ez tokia!
tokiari dagokionez, zuentzat berezia izateak balio gehiago ematen die argazkiei, lekua bera gainontzekoentzat ezaguna izateak baino.
Etorkizunean, hori izango baituzue gogoan, argazki saioan elkarrekin bizitakoa eta zuentzat berezia zen leku horretan pasatatuko denbora.


Noiz egingo dugu?
Arratsalde edo iluntze baten
Iluntzea baino pare bat ordu lehenago geratuko gara argazki saioa hasteko eta iluntzeko argitasun berezia dagoenerako, nahi dugun espazio naturalean argitasun berezi eta ederra aprobetxatzeko prest egongo gara.
Urteko sasoiaren arabera ordua asko aldatuko da.
Zer jasoko duzue?
Argazki sorta digitala
Argazki saioaren prezioan, saioan zehar atera diren 50 argazki inguruko sorta digitala sartzen da. Ez 5 edo 10 eta gero gehiago erosteko aukera.
Plataforma digital bateko galeria pribatuan argazkiak sorta kalitate altuan, markarik gabe, koloretan eta hauetako batzuk zuri beltzean izango dituzue.


Argazkiak paperean
Albuna
Saioko argazkiekin albuna egiteko aukera ere badago noski.
Merkatuan albun aukera asko daude eta nik familia saioetarako bat proposatzen dizuet.
25x25 tamainakoa,
20 orri finekin eta lihozko tapekin.
Lehenengo maketazio proposamen bat egingo dizuet eta oinarrizko horretan aldekatak egiteko aukera izango duzue.
Zuek aukeratutako koloredun tapekin eskatuko dugu inprentara.