Amatasunean murgilduta
Urteetan zehar, gure gizartean, bizitzako zenbait momentu edo experientzia izkutatu beharra zegoela sentitu dugu.
Barruan giltzapetu eta guretzako bakarrrik gorde.
Baina asko gara hori aldatzeko beharra sentitzen hasi garenak, etengabeko eraldaketan dabilen gizarte honetan,
hori ere aldatzeko garaia izan daitekeela sentitzen dugunak.
​
Eta argazkilaritzak, aldaketa hori ikusgarriago eta presenteago egiten lagundu diezagekula ere sentitzen dut.
gure gorputzak... gure desioak eta gure beldurrak,... gehiago ezagutzera,
gure experientziak berezienak eta bizipen desberdinak... integratzera,
naturako prozesuen parte garela... sentitzera,
eramango gaituzten irudiak ateratzea nahi dut .
Barrutik edota kanpotik ere (kasu batzuetan) gehiago biluztea posible egingo duten experientziak sortu eta iruditara ekarri nahi ditut.
​
​
Nola egingo dugu?
Bizitzen ari zarenari entzunez eta erreparatuz
Argazki saioa
Non egingo dugu?
Zuretzat berezia den toki batean
Zuek zarete argazki saioko protagonistak. Ez tokia!
tokiari dagokionez, zuentzat berezia izateak balio gehiago ematen die argazkiei, lekua bera gainontzekoentzat ezaguna izateak baino.
Etorkizunean, hori izango baituzue gogoan, argazki saioan elkarrekin bizitakoa eta zuentzat berezia zen leku horretan pasatatuko denbora.
Noiz egingo dugu?
Zuretzat tartexo bat duzunean
Egunsentiko eta iluntzeko argitasunak bereziki gustoko baditut ere.....
Zer jasoko duzu?
Argazki sorta digitala
Argazki saioaren prezioan, saioan zehar atera diren 50 argazki inguruko sorta digitala sartzen da. Ez 5 edo 10 eta gero gehiago erosteko aukera.
​
Plataforma digital bateko galeria pribatuan argazkiak sorta kalitate altuan, markarik gabe, koloretan eta hauetako batzuk zuri beltzean izango dituzue.
Argazkiak paperean
Albuna
Saioko argazkiekin albuna egiteko aukera ere badago noski.
Merkatuan albun aukera asko daude eta nik familia saioetarako bat proposatzen dizuet.
​
25x25 tamainakoa,
20 orri finekin eta lihozko tapekin.
​
Lehenengo maketazio proposamen bat egingo dizuet eta oinarrizko horretan aldekatak egiteko aukera izango duzue.
Zuek aukeratutako koloredun tapekin eskatuko dugu inprentara.